logoArrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak, 2015ko maitzaren 25tik, 29ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Jardunaldien egitaraua oso oparoa da. Larrialdi egoeren ondorengo kalteen ebaluazioa, aseguru etxeen kalte-ordainak, suteen ondorioak eta beraien ikerketaren aspektuak, trafiko-istripuetan agertzen diren arozoak, hiriko izurriteekin erlazionatutako osasun-aspektuak eta beraien erlazioa larrialdieetan bezalako gaiak jorratzen dira.

Laburbilduz, hitzaldien aukera zabala, partehartzaileen esperientzia eta formakuntza biltzen dituena, baina ez da hori bakarrik,  teknologi esparrutik baita unibertsitatik  ere larrialdi arlotan egiten dituzten hainbat ikerlan azpimarratu nahi genuke, hori dela eta larrialdi munduan egiten duten lan mugiarazten dituzte hobetze aldera.

Jardunaldien ospakizunarekin batera, karpa bat jarriko da Joxe Mari Korta Zentroaren kanpoaldean, non hainbat enpresek arrisku eta larrialdietako munduko azken nobedadeak aurkeztu ahal izango dituzten.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *