logo

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko X. Jardunaldiak, 2016ko maitzaren 23ik, 27ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.

Urte honetan hamargarren edizioa ospatzen dugu, bai hamargarrena bai, hasi ginenean ospakizun honekin nork esango zuen honera ailegatuko ginatekeen. Azken urteotan beste hainbat pertsona gehitu dira gure proiektuan eta hori eskertzeko da noski; baina aldi berean zeozer zabaltzeko eta irakasteko genuen proba izan da.

Jardunaldiak balio izan dute arrisku eta larrialdi mundutan jarduten diren pertsonak elkar ezagutzeko eta bide batez norbera euren esperientziak  ezagutarazteko. Egia da eta eskertzekoa da  parte hartzen duten pertsona guztiek euren jakinduria, eremu ezagutza erakutsi digute musu truk, eta benetan gaurko mundu honetan arraroa da eta berriro diotzuet eskertzekoa da.

Jardunaldien egitaraua oso oparoa da. Larrialdi egoeren ondorengo kalteen ebaluazioa, aseguru etxeen kalte-ordainak, suteen ondorioak eta beraien ikerketaren aspektuak, trafiko-istripuetan agertzen diren arozoak, hiriko izurriteekin erlazionatutako osasun-aspektuak eta beraien erlazioa larrialdieetan bezalako gaiak jorratuko dira bertan.

Ikerketa inguruko zentro teknologikoen partehartzea goraipatu behar da. Hauen partehartzeak, unibertsitateen partehartzearekin batera, arrisku eta larrialdien kudeaketaren mundua ikerketa zientifiko eta zehatzen gaia bilakatzen ari dela nahi du esan, eta horrek larrialdien munduko profesionalen lanari gain balio bat ematen dio, lan horretan jasaten diren, eta batzuetan mantsoak diren aldaketekin erakunde anitzen elkarlanean sinergia bat sortu nahian.
Jardunaldien ospakizunarekin batera, karpa bat jarriko da Joxe Mari Korta Zentroaren kanpoaldean, non hainbat enpresek arrisku eta larrialdietako munduko azken nobedadeak aurkeztu ahal izango dituzten.

Aurten ere goizean hainbat ekintza egingo ditugu neska-mutilekin, hori dela eta hainbat ikastolekin harremanetan jarri gara eta kanpoko gunean hiru ekintza burutuko ditugu, iaz hasi ginen hauekin eta izugarrizko arrakasta lortu genuen berriro ere zuen lana esker.

 

Charla Jesus Vicente Hernandez_600x397

 

DSC_0039

 

 

jornadas-txiki

 COCA-COLA GUNEA

Kanpoko karpa
Tresneria erakusketa–Erakustaldiei eskeinitako gunea

 

Sute baten aurrean segurtasuna

1.  Nola mugitu kez betea dagoen leku batetan

2. SOS- DEIAK  Zer gertzatzen da 1-1-2ri deitzean?

  • 12-13 urte bitarteko umeei zuzendua

  • Ordutegia:   9,30tatik 11,30tara

 


 la_ume_a_fondo-txiki

  TRESNERIAREN ERAKUSKETA

Kanpoko karpa
Tresneriaren erakusketa–Erakustaldientzat eskeinitako gunea

 

UME BIEM IV

 

NRBQ ekintzetarako tresneriaren erakusketa

Mehatxu nuklear, biologiko edo kimiko baten babes, antzemate eta interbentziorako azken berrikuntzak. Larrialdietako Sail Militarraren (UME) materialea

Maiatzaren 27tik 29ra

 

 UME-2-TXIKI
UME-1-TXIKI

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *