Joxe Mari Korta Gunea
Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko Jardunaldien IXgarren edizioa bere osotasunean Joxe Mari Korta eraikinean ospatuko da. Euskal Herriko Unibertsitatean bere Gipuzkoako Kanpusean duen I+G+i zentrua da.
Joxe Mari Korta zentrua gizarte garatu baten eskaerei erantzuna emateko sortu zen, eta berehala bilakatu zen ikerketa aplikatu eta teknologia transferentzian aritzen diren enpresentzako erreferentzia leku.
Eraikuntza Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta EHU/UPVren ekarpenei eskerrak egin ahal izan zen.
Igara ubidearen inguruan kokatua, 6.000 metro karratuko azalera du, sei solairutan. Entzunareto bat du 90 pertsonentzako, jardunaldien hitzaldiak ospatuko diren lekua.
Aurrez aipatutako lekuetaz gainera, EHU/UPVk kanpokaldeko gunea uzten du, antolatzaileek karpa bat ezarri dezaten, bertan jardunaldien babesleek merkaturatu nahi dituzten berrikuntzak erakutsi ditzaten.