Maiatzak 26an, astelehena,  Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko VIII Jardunaldien aurkezpena egingo da EHUko Joxe Mari Korta eraikinean. Bertan honakoak egongo dira:

– Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea

– Josu Garcia, Donostiako Udaltzaingoko Ofizalordea

– Fernando Larrañaga, MARSH

– Javier Monzón, UPV/EHU-ko Kanpuseko Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaria

– Ana Arrieta, UPV-EHU-ko Errektoreordea

Asteazkenean maiatzaren 28a,lehen urtea izanda, jardunaldien programazio barruan ,  Andoni Areizaga eta Juan Lasa joan zitzaigun lagunak  eta jardunaldien koraboratzaileak izanez, euren  memoria goratzeko asmoz, erabaki da berrikuntzari eta ahaleginari buruzko aipamena sortzea.

Maiatzaren 30ean, Jardunaldieetan, V Patxi Sánchez Memoriala  emango zaio  112- SOS DEIAK  erakundeari.

Donostiako Udaleko Finantza Arloak, Donostiako Udaltzaingoak, Donostiako Suiltzaileak, UPV/EHU eta MARSH erakundeak antolatuta, jardunaldi hauek maiatzaren 27tik 31ra ospatuko dira. Aurten berriz ere, UPV/EHU-k  Gipuzkoako Kanpusean kokatuta dagoen Joxe Mari Korta eraikinean egingo dira.

Honetaz gain, hirugarren urtez jarraian, saio guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira Streaming delako sistemari esker. Ondorengo web orrian ezarrita dago berau www.gerenciariesgosyemergencias.eu. Web orrialde berean, prentsari egokitutako gune bat izango duzue. Bertan, jardunaldiei dagokion dossier-a eta bideoa jeitsi ahalko duzue; hala nola, jardunaldien aurretik, hauek ospatzen diren bitartean eta ondoren bidaliko diren boletin eta prentsaurreko guztiak.

Nola ez, dagoeneko bagaude sare sozialetan, beraz, jarraitu ahal izango gaituzue ondorengoetan. Twitter (@Riesgo_Emergenc) eta Facebook.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *