- Teledonostik jaso du Patxi Sánchez saria, Gipuzkoan suertatzen diren larrialdiei ematen dioten informazio eta zabalkundeagatik.
- Erreskaterako helikopteroak, Windsor dorrearen sutea eta larrialdien planifikazio modularra, eguneko hitzaldien gaiak.
- Jardunaldietan bildutako jendearen jarraipen arrakasta streaming, twitter eta facebook bidez.
- Jardunaldiak Gipuzkoako Gurutze Gorriaren presidentea den Enrique Samaniegok itxi ditu.
Donostia, 2015eko maiatzaren 29a.- Gaur, ostirala, amaitu dira Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak. Bost egun hauetan, arrisku eta larrialdietan hainbat adituk 25 bat hitzaldietan gaiari buruzko azken berrikuntzak erakutsi dituzte.
Jardunaldiek egunero ehun bat pertsonen jarraipena izan dute EHU-UPVren Ibaetako kanpuseko Joxe Mari Korta eraikinaren entzunaretoan bertan, eta jarraipen arrakastatsua izan dute streming bitartez, eta eztabaida interesgarriak irakurri ahal izan dira twitter eta facebook bezalako sare sozialetan.
Jardunaldiak urtez urte bere eskaintza zabaltzen ari dira, eta aurten nazioartetzeko ahalegina egin dute, eta hori lortu ahal izateko bertatik eman den informazioa, post eta tweet-ak barne, gazteleraz ez ezik, euskaraz, frantsesez, ingelesez eman da, lehen egiten zen bezala, eta aurten, berrikuntza moduan, errusiarrez, japonieraz, alemanieraz, suedieraz eta txineraz eman da.
Coca-Cola gunean, aurten lehen aldiz Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean jarri den leku horretan, gizartean gertatu ohi diren ezbehar askoetako zati sentikorrenetako bi hartu dira, arrisku eta larrialdien kudeaketari haiek hurbildu nahian: adin txikikoak alde batetik, eta hirugarren adinean dauden nagusiak bestetik. Haiek, hainbat profesionalen laguntzarekin, noizbait arrisku egoeraren batekin topatu ezkero, egoera horri aurre egiteko hainbat alderdi kudeatzen ikasi dute.
“Patxi Sánchez” saria
Gaur arratsaldean, gainera, “Patxi Sánchez” saria eman da. Sari honen helburua arrisku eta larrialdien kudeaketarekin harremana duten instituzioen lana goraipatzea da. Saria aurten Teledonostirentzat izan da, Gipuzkoan izan diren uholde eta denboraleetan eman duten estaldura ezin hobea goraipatu nahi izan du antolakuntzak, eta Gipuzkoan izaten diren larrialdien inguruan ematen duten informazioa eta berri horiei emandako zabalkundea ere azpimarratu nahi izan da. Saria Isabel Cortadi Teledonostiko gerenteak jaso dute jardunaldietako koordinatzaile den Fernando Larrañagaren eskutik eta Patxi Sánchez-en seme alaben eskutik, eta jardunaldiek emandako saria eskertu dute.
Azken eguneko hitzaldiak
Azken egunean, beti bezala, arrisku eta larrialdien kudeaketaren ikuspuntua eman duten profesionalak bertaratu dira Joxe Mari Korta eraikinera. Horrela, Joseba Mendizabal erreskate helikopteroen pilotu eta COPAC-HKPEOko (Hegazkigintza Komertzialeko Pilotuen Eskola Ofizialeko) helikopteroen batzordekideak bere hitzaldian helikopteroa laguntza tresna bezala defendatu du.
Eguneko bigarren txostena Madrileko Windsor dorrearen sute ezagunari buruz izan da. Industria Ingeniari Doktorea, Sarriàko Institutu Kimikoko Ingeniari Kimikoa eta Auzitegi-ingeniaritzako bulego teknikokoa den Vicent Pons i Grau Windsor dorrearen suteari buruz jardun da gertakari haren hamargarren urteurrenean, eta konkretuki haren ikerketaren historiaz. Mitoetaz, kondairataz eta egietaz jardun da.
Pons i Grau-ren hitzaldiaren ondoren Donostiako Udaletxeko Osasun Publikoko Zerbituaren eta Animalien Ongizatearen arduraduna den José Manuel Etxanizen txanda izan da, anisakisari buruzko bere txostena ezagutzera emanez. Azkenik, jardunaldiak itxi dituen hitzaldia, Larrialdietako teknikaria, Govern de les Illes Balears Unitate Operatiboko Eivissa-Formentera barrutiko koordinatzailea eta Espainiako Suaren Kontrako Borrokaren (ASELF)ren Presidentea den Pablo Gárriz Galván-en eskutik heldu da, larrialdietan planifikazio modularraz aritu da.Hitzaldien ondoren, Enrique Samaniego, Gurutze Gorriaren Gipuzkoako presidentea, aurtengo Jardunaldiak itzitzeko ardura hartu duena izan da. Samaniegok Jardunaldien arrakasta azpimarratu du.