Klima-aldaketaren arriskuei aurre egiteko neurri berriak hartu beharko lituzkete instituzioek

Arriskuen eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko XIII. Jardunaldietako partaideek klima-aldaketaren arriskuez oharatarazi dute entzulegoa eta berotze globalaren ondorioei aurre egiteko instituzioek egokitzapen planak martxan jarri beharko lituzketela gaineratu dute, baita datozeen urteetan emango den itsasoaren mailaren gorakadari aurre egiteko estrategiak ere.

Jardunaldien bigarren saioan proiektatu den bideoan ikusi den moduan, Udalak eta gainerako instituzioek ondorio larriei aurka egin beharko diete aurki, hamarkada batzuen buruan Groseko auzoa urperatuta geratzea uraren mailak gora egitean, besteak beste.

Adituek honako egoerak aurreikusi dituzte: Nahiz eta CO2-aren maila zerora murriztu (nekez lortuko dugun zerbait), Gipuzkoako kostaldean itsasoaren maila 40 zentimetro igoko da 2100 urterako eta hondartza metro bat galduko genuke. Hondakinak handituz badoaz aldiz, 80 zentimetro igo liteke denbora berean eta 23 metro hondartza galduko genituzke. Gainera, uraren temperatura altuagoa izango litzateke eta horrek ekaitza bortitz gehiago eragingo lituzke.

Panorama honen aurrean, gai honi eutsi dioten IHOBEko María Mar Alonsok, Tecnaliako Gemma Garciak eta AZTIko Manuel Gonzalezek premiazko neurriak eskatu dituzte. 2030ren urterako planetaren tenperatura soilik 1,5 gradu igotzea ezinbestekoa da hondamendi klimatikoa ekiditeko. Hori dela eta, administrazioari honaka deia luzatu diote: emisioak arintzea eta klima-aldaketak eragindako ondorioei kontra egiteko prestatzea. Ildo honetan, jarduketa-planak ezarri dituzten hainbat euskal udalerri aipatu dira hitzaldietan, Legazpi, Errenteria, Donostia eta Bakio kasu.

Jardunaldien bigarren egun honetan Big Dataren inplikazio etikoak aztertu dira herritarren datu pribatuen kudeaketari dagokionez. Gai honen inguruan aritu dira AEG Berrikuntza Eskola Profesionaleko Juan Carlos Rodriguez, Mercanzako Saioa Mujika, Informazio Teknologietan aditu den Jorge Campanillas abokatua eta Kriminalitate Informatikoko fiscal Jorge Armando Bermudez.

Jardunaldian zehar Esfortzauren eta Berrikuntzaren Saria jaso du IIS Biodonostiak azken urteotan bio-osasunaren arloan burututako ikerketengatik. Biodonostiako zuzendari Julio Arrizabalagak jaso du aintzatespena, jardunaldien koordinatzaile nagusi Fernando Larrañagaren eskutik.

  

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *