«Teknologiaren garapenak arrisku berrien agerpena ekartzen duenez, eta saihestezinak diren istripuak ere sorrarazten dituenez, gelditzen zaigun aukera bakarra hondamendien kalteak txikiagotzen saiatzea da». Iritzi hori du Vicent Pons i Grau ingeniari industrialak, eta istripu gehienen jatorria pertsonek geure gaitasunean dugun “gehiegizko konfiantzak” eragindako hanka-sartzeetan dagoela ziurtatu du.