Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldien bigarren eguna

 

  • Gaurko hitzaldiak hondamendien ondorengo hainbat alderdi psikologikoetaz izan dira.
  • Doktore ikertzaileak, geologoak eta arkitektoak, hizlarien artean.
  • Lehen hezkuntzako 5.garren eta 6.garren mailako ikasleek gaur hasi dituzte goizero ospatuko diren tailerrak.
  • Biharko hitzaldiek osasun-ikuspuntutik begiratutako hondamendi eta larrialdiak aztertuko dituzte.

Donostia, 2015eko maiatzaren 26a.- Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldien hitzaldiak gaur arratsaldean Marta Olazabalen parte hartzearekin hasi dira. Olazabal, BC3-Basque Centre for Climate Change, Klima Aldaketari Buruzko BC3 Euskal Zentroko doktore ikertzailea, herri resilientziaz jardun da, eta hari José María Sarriegik jarraitu dio, TECNUNeko Antolakuntza Industrial Saileko Zuzendaria. Honek resilientziaz egindako doktore tesia azaldu du.UME 6

EHU-UPVren Ibaetako kanpusean dagoen Joxe Mari Korta eraikinean ospatzen ari diren jardunaldien bigarren eguna goizez hasi da.

Donostiako hainbat ikastetxeetako lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako ikasleak larrialdi zerbitzuetan aditutako teknikariek emandako tailer teoriko/praktikoetan parte hartu dute. Lau tailer antolatu dira : Lehenengoak 112 SOS DEIAKen lana ezagutzera ematea du helburu. Zer den –zertarako balio duen- zer gertatzen den dei bat jasotzen denean, bigarrena “Bide segurtasun”az, hirugarren tailerra “Instalakuntza elektrikoak: funtzionamendua –arriskuak- nola erabili”, eta amaitzeko, laugarren tailerra, “Kea leku itxietan: zer egin behar da – zer ez da egin behar – Nola mugitu etxe barruan”. Praktika hau tunel baten antzeko leku batetan egiten da. Ikasleek leku hori zeharkatu dute suhiltzaileen laguntza eta oharrak jarraituz.IMG-20150527-WA0006

Arratsaldean, jardunaldietako hitzaldiekin batera, praktikak pertsona nagusientzat izan dira, hirugarren adinekoentzat. Hauek ere beraiei egokitutako ariketak egin ahal izan dituzte, umeek goizean erabilitako instalakuntza berdinetan.Taller tercera edad

Aiton amonek ariketak egiten zituzten bitartean, Joxe Mari Korta eraikinaren entzunaretoan hitzaldiek aurrera jarraitu dute. Han 100 pertsonek hitzaldi eta txostenak jarraitu dituzte, egunero streaming bitartez konektatzen diren jarraitzaileetaz gain. Antonio Aretxabala geologoak, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Teknikoaren Eraikuntza Goi Eskolako Zuzendari Teknikoak, “Kultura hondamendiei aurre hartu eta aurre egiteko tresnarik hoberena” tituludun hitzaldia eman du, eta haren ondoren Deustoko Unibertsitateko Rosa Izquierdoren txanda iritsi da, eta larrialdietan izaten den esku-hartze psikologikoaz jardun da.Iñigo Rodríguez Vidal, Joseba Aranburu

Eguneko hitzaldiak Euskal-nafar arkitekto eskolako Iñigo Rodríguez Vidal eta Joseba Aranbururekin amaitu dira, hustuketa sen onaren aurrean gaia jorratuz, eta gertaera hauetan sarri elkarrekin talka egiten duten “safety” eta “security” kontzeptuak kontrajarriz.

Hirugarren egunaren aurrerapena, eta Ahalegin eta berrikuntzaren sariaren ematea

Asteazkenerako, hilak 27, Osakidetzako Karlos Ibarguren, Txema Unanue eta Belén Pagalday-ren partehartzea espero da. Hauek, Osakidetzako larrialdi zerbitzuen hainbat ataletakoak dira, eta bakoitza bere esparruko gaiez jardungo da. Modu honetara, Karlos Ibarguren, Osakidetzako Larrialdien Trebakuntzako arduraduna, azaleratzen ari diren izurri-gaixotasunez jardungo da. Txema Unanue, Osakidetzako Larrialdi zerbitzuaren Zuzendari Gerentea, bere aldetik, biologia larrialdietaz jardungo da. Osakidetzako profesionalen parte hartzea Belén Pagalday-k itxiko du, Osakidetzako larrialdi sailetik ebola birusaren izurritearen abordatzea jorratuz.General

Ondoren, Teresa Guilarte eta Mercedes Arroniz, Mugarik Gabeko Medikuen ordezkariak, haien estrategia azalduko dute Mendebaldeko Afrikan ebolaren krisian.

Hitzaldi honen ondoren Jardunaldien momentu gorenenetakora iritsiko da, izan ere ahalegin eta berrikuntzaren saria emango da, urtero egin ohi den legez, modu honetara antolakuntzak pertsonaren bat edo talderen bat egindako lanagatik goraipatu nahi bait du. Saria aurten Wave Gardenentzat izan da, lur barrualderantz sortutako surferako olatuen fabrikazio eta diseinuan aintzindaria.

Aipamenaren ondoren, hitzaldiek SAMUReko Prozedura Berezi eta Hondamendien Barruti Buruzagia den Juan José Giménez Mediavila-rekin jarraituko dute, Biologia-arriskudun gertakarien aurrean SAMUR-Madrid-en esku-hartzeaz jardungo dena.

Jardunaldiko hitzaldiak Alberto Cique Moya-renarekin amaituko dira. Moya Defentsako Prebentzio Medikuntzako Institutuko Giro Osasun eta NRBQ zerbitzutik dator, eta NRBQ (Defentsa Nuklear, Radiologiko, Biologiko eta Kimikoaren Plana) mehatxuen aurrean izan beharreko mediku jokaeraz arituko da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *