Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien VIII.edizioaren hasiera

Gaur arratsaldean eman zaio hasiera EHU/UPVren Joxe Mari Korta eraikinean
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien VIII.edizioari.
Jardunaldia Innoledgeko Arantxa Arocenak aurkeztua izan da, eta Juan Karlos
Izagirre, Donostiako alkateak, parte hartu du, Javier Monzón, EHU/UPVren
Gipuzkoako kanpusaren berrikuntza zuzendariaz gainera, eta Fernando Larrañaga
eta Josu García, Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien
Koordinatzaile eta Zuzendari Tekniko, hurrenez hurren.

Alkateak, bere hitzaldian, Udaletxeak arrisku eta larrialdietan parte hartzen duten
agente desberdinen gestio eta koordinazioan jasotako eskarmentua goraipatu du,
azken hiru urteetan aurre egin behar izan zaien gertakariei buruz, eta
aurrikuspenen garrantzia aipatu du, bai gertakariei dagokionez, eta baita ere
horrelako gertakariak jazo ezkero, haiek ekidin edo beraien eragina gutxitzeko.
Javier Monzón-ek, bere aldetik, jardunaldietara joandako guziei ongi etorria eman
die, eta jardunaldietara gehitu diren unibertsitateen garrantzia azpimarratu du,
Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea gehitu bait dira
jardunaldietara, eta azkenik, Fernando Larrañaga eta Josu Garcíak kolaboratzaileei,
babesleei, hizlariei eta parte hartzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie, jardunaldi
hauek eman daitezen izan duten inplikazioagatik.

Inaugurazioaren ondoren, Ignacio José Subijanaren txanda izan da, Gipuzkoako
Probintzia Auzitegiaren lehendakaria, “Sute delituen analisia: frogakuntza, zigor
arloko erantzunkizuna, eta kaltetuak” solasaldian. Bere hitzaldian, Auzitegi
Gorenak suteak eragiten dituzten hainbat pertsonei egindako epaiketetan
emandako zigor ezaren inguruan desadostasuna azpimarratu du, izan ere epai
horietan pertsona horiek zigorrik gabe geratu dira, sute horiek amatatzera joan
diren profesionalei egindako kalteei dagokionez.

Ondoren, Pedro Anitua Aldekoaren txanda izan da, Larrialdiei Aurre Egiteko eta
Meteorologiako Zuzendaria. Honek Meteorologia–gertakari ezegokien erakusketa
egin du: Itxaso-kostaldeko arriskuak, eta hauen kudeaketa. Joan den neguko
olatuei buruz jardun da, eta esan duenez, garrantzitsuena ez zen olatu haien
garaiera izan, baizik eta sortu zitzaketen txikizioak, eta aurreikuspenak bezain
garrantzitsuak direla haiek emandako informazioa erabiliz hartzen diren
erabakiak,eta azpimarratu zuenez, gaur egun 48 orduko aurrerapenarekin lortu
daitezke erabat fidagarriak diren aurreikuspenak.

Atsedenaldiaren ondoren, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eskolako
irakaslea den Juan B. Etxeberriaren txanda izan da. Bere hitzaldia “Arriskua eta
eraikuntza: Hain arlo murgilduz Hezkuntza bitartez” izenburupean jardun da.
Jardunaldia Virginia Mayordomo eta Ana Isabel Pérez Machiorekin amaitu da. Hauek
EHU/UPVko zuzenbide eta kriminologia fakultatekoak dira, eta ustiapen sexualeko eta
laboraleko helburukiko pertsona salerosketa gaia jorratu dute.

Hitzaldietaz gainera, parte hartzaileek “Garbiketa monoeskuilak” tailerrean parte hartu
ahal izan dute, JMB Grupo taldeak emana kanpoko karpan 18:00etatik 19:30etara.

Bigarren jardunaldiaren aurrerapena

Biharko egunerako, asteartea hilak 27, Tecnaliako Izaskun Jiménez Iturrizaren
partehartzea espero da. INNOSEC proiektuaz arituko da, eta haren erabilpena
empresa publikoetan; Tekniker eta Real Sociedadeko elektronika eta komunikazio
ataleko José Miguel Landeta ere jardungo da, “Teknologia larrialdiaren zerbitzura.
Anoeta futbol zelaiko erabilera” hitzaldiarekin; eta Ana Lauge, TECNUNeko
antolakuntza industrial atalekoa. Hark “Krisiaren kudeaketa: Inpaktoen analisia eta
azpiegitura kritikoen betekizuna” hitzaldiarekin hartuko du parte jardunaldietan.

Atsedenaldiaren ondoren, Iñigo Apellaniz González-en txanda izango da,
EHU/UPVko prebentzio sailekoa, eta bere erakusketa EHUn dauden larrialdi planei
buruz izango da, eta Mikel Arrieta Irigoyen, Pasaiako Itsas Arrantzaren zuzendaria,
“Itsasoko hezkuntza larrialdietan” hitzaldiarekin.

Astearteko tailerrei dagokionez, bi daude aurreikusiak: lehenengoa, 16:00tatik
17:30tara, “Garbikuntzan konponbide espezializatuak”, JMB Grupo taldeak emana,
eta bigarrena, 18:00tatik 19:30tara, “3Dn inprimaketa”, Abar Informática-ren
eskutik.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Marque como favorito el Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.