Arroxa koloreko bizitza?, neska mutilekin bigarren eguna

Jardunaldiekin jarraitzen dugu, goizetan umeei beren burua babesten erakusten.

Haseran keak errespetua ematen zietela zirudien arren, laster ziren guziak gozatzen, eta batez ere suhiltzaileen azalpenei adi, etxean sortu zitekeen sute baten aurrean nola jokatu ikasiz.

 

Los bomberos explican a los niños como comportarse IMG-20150527-WA0008 IMG-20150527-WA0009

1-1-2a zer den ere jakin ahal izan dute, eta edozein larrialdi sortzen denean nola deitu. Udaltzainen eta Elektra etxearen azalpenek saio hauek osatzen dituzte.

Guzientzat eskarmentu aberasgarria. Donostiar txikiak norberaren babesaren ikaskuntzan.

IMG-20150527-WA0005 IMG-20150527-WA0004 IMG-20150527-WA0003

May 27, 2015

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *