COEGIren Urgentzia eta Larrialdietako Erizain Adituaren Ikastaroaren amaierako praktika da, eta Arrisku eta Larrialdiei buruzko XIII. Jardunaldiak itxiko ditu.
- Eguna: osteguna, maiatzak 30
- Ordua: 10:30 h
- Tokia: Okendo plaza. Donostia.
Okendo plaza inguruneak Erizaintzako Urgentzia eta Larrialdietako Aditu Ikastaroaren amaierako ariketa-praktika hartuko du bihar, maiatzak 30, osteguna, 10:30etatik aurrera, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak antolatuta, Osasun Zientzien Eskolarekin batera (OZE). Praktikak, aldi berean, Donostian maiatzaren 28tik 30era bitartean egiten ari diren Arrisku eta Larrialdiei buruzko XIII. Jardunaldiaren amaiera ekarriko du.
90 erizainek baino gehiagok parte hartuko dute ariketa praktikoan, eta, halaber, bertan izango dira Donostiako Suhiltzaileak, Donostiako Udaltzaingoa, DYA, Gurutze Gorria, Osakidetzako Larrialdiak, Mugikortasuneko Agenteak, Ertzaintza, Easo Institutuko Osasun Larrialdietako LH Teknikoko maila ertaineko ikasleak, Larrialdi eta katastrofeetako esku hartze psikologikoko Taldea (GIPEC) eta Osasun Zientzien Nazioarteko Eskolako langileak.