Gaur ostirala amaitu da Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien VIIIgarren edizioa. Azken bost egun hauetan, arrisku eta larrialdien inguruko hainbat adituk 30 hitzaldi inguru eskeini dituzte, gai honetan azken berrikuntzak azalduz. Aurten EHU/UPVri Nafarroako Unibertsitatea batu zaio, eta datorren urterako Deusto eta Mondragón Unibertsitateak gehituko direla espero da. Gainera, aurtengo jardunaldiak Twitter bezalako sare sozialeetan ugaritu egin dira, euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesezko tweetekin.
Jardunaldiekin elkarlanean, datorren urtean Tecnalia, Tekniker eta Elektra bezalako empresa pribatuek, lankide eskolek eta administrazio publikoak hitzaldiak antolatzeko komite bat antolatuko dute.
VIIIgarren edizioa arrakastatsua izan da. Arrisku eta larrialdien kudeaketaren inguruko 497 profesional izan dira jardunaldietan. Helburua jardunaldien urte osoko jarraipena da, eta aldizkari digitalen barne izatera heltzea, eta aldi berean aditu, unibertsitari eta hezitzaileentzat trebatze lekua izatea.
“Patxi Sánchez” saria
Gaur arratsaldean “Patxi Sánchez” saria eman zaio SOS Deiak 112 erakundeari. Sari hau gizarte lana egiten duten erakundeei ematen zaie, eta arrisku eta larrialdietan egiten duten lanean nabarmentzen direnei. Saria, aldi berean, orain dela bost urte zendutako Donostiako suhiltzaileen ofizialordea izan zen Patxi Sánchez-en omenaldia da. Patxi Sánchez izan zen jardunaldi hauen sortzaileetako bat Josu García eta Fernando Larrañagarekin elkarlanean. Gainera, Donostiako Udaltzaingoaren hurbileko laguntzaile izan zen suteen ikerketan.
Saria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilari ordea den Josu Zubiagak jaso du. Saria eman den ekitaldian aurreko urteetan sarituak izan diren erakundeak ere egon dira: DYA, Gurutze Gorria, Aquarium-eko Vicente Zaragueta, eta Aself.
Hitzaldiei dagokienez, eguneko lehen hizlaria Oscar Llovet Jiménez izan da. Andorrako suhiltzaile honek ikerketa eta prebentzio lana egiten du, eta bere hitzaldian suteen ikerketaz hitzegin du, ikerketa hauek suhiltzaileen ikuspegitik begiratuz.
Eguneko bigarren hitzaldia Aselfeko presidente den Pablo Garriz Galvan jaunak eman du. Larrialdietan teknikaria da Garriz jauna, eta Illes Balears-eko gobernuaren koordinatzailea da Eivissa eta Formentera uharteetan. Ekitaldien kudeaketaz mintzatu da, eta administrazioaren eta administraziorako eraginaz.
Egunaren hirugarren hizlaria Vicens Pons i Grau izan da, Sarrià institutu kimikoko ingeniari kimikoa, ingeniaritza forenseko bulego teknikokoa. Ingeniaritza kimikoak eragindako sute industrialak aztertu ditu.
Atsedenaldiaren ondoren UME BIEM IV-ko buru den ofiziala izan da hitzaldian, eta III mailako Luño 114 simulakroaren ondorioak aztertu ditu.
Eguneko tailerra Ikastxakur-eko Angel Rodríguez Larratek eman du, eta txakurren unitateek suaren azeleragailuak aurkitzeko eta suteak ikertzeko ematen duten laguntza erakutsi du.