Ilunbe zezen plaza Erizaintzako Urgentzia eta Larrialdietako Aditu Ikastaroaren amaierako ariketa praktikoaren eszenatokia izan da gaur, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak antolatuta (COEGI), urtero bezala, Osasun Zientzien Eskolarekin batera (OZE). Praktikak, halaber, joan den asteartetik aurrera Donostian egiten ari diren Arrisku eta Larrialdiei buruzko XII. Jardunaldien amaiera ekarri du.
Bertan 150 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute: 70 erizain, eta, halaber, erakunde hauetako langileak eta hornikuntzak: Donostiako Suhiltzaileak, Donostiako Udaltzaingoa, DYA, Gurutze Gorria, Osakidetzako Larrialdiak, Mugikortasuneko Agenteak, Ertzaintza, Anoeta Kiroldegia, Easo Institutuko Osasun Larrialdietako LH Teknikoko maila ertaineko ikasleak eta Osasun Zientzien Nazioarteko Eskolako langileak.
Sutea eta jende oldea
Istripuak bi ordu iraun du gutxi gorabehera, eta leherketa bat simulatu da zezen plazaren barruan, 100 ikusle inguru inplikatuta. Leherketaren ondorioz, sua piztu da, eta horrek zaildu egin ditu erreskate lanak; halaber, ebakuazioan zehar jende oldea gertatu da, eta, ondorioz, zaurituen kopurua handitu egin da.
Arreta eman eta triajea egin ondoren, protokolo bat ezarri da, eta larrialdietako arreta sanitario egokia eman da, zaurituak eramatearekin batera.
Eragileen ekarpena eta erizainen taldea gainerako lagunekin koordinatzea funtsezkoak izan dira simulatutako egoera bideratu eta ezin hobeto konpondu ahal izateko.
Larrialdietako ariketa praktiko bat egitea Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak orain dela 17 urte baino antolatzen duen ekintza bat da, erizain titulatuek Urgentzia eta Larrialdietako Aditu ikastaroan ikasi duten teoria aplikatzeko, denbora errealean tentsio handiko egoerak kudeatuz eta materialak erabiliz, horrelako larrialdi batek dakartzan uneak erreproduzituz eta eragile desberdinekin koordinatuz.