Ahalegin eta berrikuntzaren saria Wave Garden-entzat Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko jardunaldietan

  • Azaleratuz doazen arriskuak, biologikoak eta kimikoak adibidez, ebolaren kasu azpimarragarria barne, gaur jorratutako gaiak.
  • Antolakuntzak ematen duen Ahalegin eta berrikuntzaren saria Wave Garden-i eman zaio.
  • UMEren deskontaminazio kimikorako ibilgailuen erakusketa Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean.
  • Osasun-langileen formakuntza eta gizakiek egindako huts egiteak, suteen inguruko hainbat alderdi, eta larrialdi eta hondamendien ondoren negozioen berreskuratzea, biharko gaiak.

Donostia, 2015eko maiatzaren 27a.- Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldien barruan, gaur emago da urtero antolakuntzak bere lanagatik goraipatu nahi duen pertsona edo talde bati eman ohi zaion saria,  Ahalegin eta Berrikuntzaren saria deitua. Saria aurten Wave Gardeni eman zaio, lur barrualderantz sortutako surferako olatuen fabrikazio eta diseinuan aintzindaria den enpresa. Saria Wave Garden-en sortzaileetako bat den Fernando Odriozolak jaso du Fernando Larrañaga, Jardunaldien koordinatzaile orokorraren eskutik.Fernando Odriozola

Richard Oribe izan zen iaz ezarri zen sari honen lehen jasotzailea, eta aurten Wave Garden-i eman nahi izan zaio Andoni Areizaga, Donostiako Suhiltzaileen Sargentua eta Juan Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaileen Buruaren oroimenez sortutako sari hau. Andoni Areizaga eta Juan Lasa Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko lehenengo jardunaldietan buru belarri laguntzen jardun ziren.

Jardunaldiak, egunero bezala, UPV-EHUren Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean ezarrita dagoen Coca Cola gunean goiza pasa duten adin txikikoen parte hartzearekin hasi dira. Instalakuntza hauetan suhiltzaileak goizero adin txikikoen talde baten irakasle izaten dira, arrisku eta larrialdien inguruarekin harremana duten hainbat krisi tratatzen ikasi dezaten, zer egin daitekeen eta zer ez jakin dezaten, zer egin behar den sute baten aurrean daudenean, adibidez.

Hirugarren eguneko hitzaldiak

SAMUR Madrid-eko ordezkari den Juan José Giménez Mediavillak hasi ditu eguneko hitzaldiak, Prozedura Berezi eta Hondamendien Barruti Buruzagiak, eta SAMURek biologia arriskudun gertaeretan izaten duen esku hartzea azaldu du.Juan José GIMÉNEZ MEDIAVILLA

Biologia arriskuekin jarraituz, eta konkretuki NBQ arriskuekin, hau da, Defentsa Nuklear, Biologiko eta Kimikoaren Planarekin, Alberto Cique Moya, Defentsako Prebentzio Medikuntzako Institutuko Giro Osasun eta NBQ zerbitzukoa, modu honetako mehatxuen aurrean izan beharreko osasun-ekintzaz jardun da, eta ebolaren krisiaz hitzegiteko denbora ere izan du.UME 2

Mugarik Gabeko Medikuak iritsi dira ondoren, eta Teresa Guilarte eta Mercedez Arroniz-ek beraien erakundeak Mendebaldeko Afrikan ebolaren krisian jarraitu zuen estrategia azaldu dute.

Osakidetzako hiru ordezkari izan dira gaurko hitzaldiei bukaera eman dieten adituak. Karlos Ibarguren, Txema Unanue eta Belén Pagalday Joxe Mari Korta eraikinaren auditorioan izan dira Osakidetzaren ikuspuntutik izurriteen inguruko galderei erantzuten. Txema Unanue, Osakidetzako Larrialdi zerbitzuaren Zuzendari Gerentea, Biologia Larrialdietaz aritu da. Karlos Ibarguren, bere aldetik, Osakidetzako Larrialdien Trebakuntzako Arduraduna, azaleratzen ari diren izurri-gaixotasunetaz aritu da; eta azkenik Belén Pagaldayk hitzaldiei jarraipena eman die Osakidetzako larrialdi zerbitzuetatik izan den ebola birusaren izurritearen abordatzea aztertuz.

Laugarren jardunaldiaren aurrerapena

Jardunaldi hauek irauten duten bost egunen azken aurreko eguneko hitzaldiak DYAko irakaskuntza saileko Nuria Sánchez-enarekin hasiko dira, eta GKE batek eginiko formakuntzaz eta trebatze planaz hitzegingo du, eta hari EHU-UPVko Erizaintza Eskolako Javier Ortiz de Elgueak jarraituko dio, osasun sorospenaren kontrako efektuaz, arrisku eta huts egiteez, kultura eta segurtasun klinikoaz arituko dena.

Laugarren eguna Sueskolako Ainara Urigüen-ek jarraituko du. Unigüen alde batetik larrialdietan teknologiaren ezarpenaz mintzatuko da, konkretuki kamera termikoaren erabileraz, eta bestalde erakustaldi praktiko bat egingo du jardunaldiak ospatzen ari diren Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean ezarritako karpan. Parte hartzaileek kamera termikoaren erabilera ikusi ahal izango dute.UME 5

Jardunaldiek Tecnaliako Teknologia Zerbitzuen ataleko Pablo Garmendiarekin eskutik jarraituko dute: industria sukaldeetan sua itzaltzeko sistema finkoen oraina eta geroaz jardungo da.

Osteguneko hitzaldiak Ertzaintzaren txakur-unitateko langileekin amaituko dira. Txakur unitatekoak gurean izango dira bai erreskateetaz eta baita egiten dituzten beste hainbat lanez hitzegiten.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *