Aranzadik jaso du Patxi Sánchez saria

Aurten, Oroimenezko Patxi Sánchez saria Aranzadi Zientzia Elkarteak jaso du Antropologia Fisikoa Saileko Presidente Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak eta bere taldeak memoria historikoaren arloan garatu duen lanarengatik. Aranzadiko presidente Jokin Otamendik jaso du aintzatespena.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Sailak antropologia biologikoa eta paleoantropologia ikertzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Zientzien Fakultateko eta Medikuntza Fakultateko hainbat profesionalen laguntza jasotzen du, eta Gipuzkoan burutzen diren indusketa arkeologikoetako aurkikuntza antropologikoak kudeatzen dituzte.  

     

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *