Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien VIIIgarren edizioaren ekitaldien barruan, Richard Oribe igerilari paralinpikoak Ahalegin eta Berrikuntzaren saria jaso du. Garaipen zerrenda paregabea izan duen Richard Oribe igerilariak joku paralinpikoetan 16 domina lortu ditu, munduko txapelketetan 22, eta 28 Europako txapelketetan. Richard Oribe da sari hau jasotzen duen lehen pertsona. Ahalegin eta Berrikuntzaren sari hau iaz zendutako Andoni Areizaga Donostiako Suhiltzaileen Sargentuaren eta Gipuzkoako Suhiltzaileen buruaren omenez sortu da.
Bai Andoni eta baita Juan ere aurretik ospatutako jardunaldietan parte hartzaile izan ziren, eta hori dela eta jardunaldien antolatzaileek sari hau sortzea erabaki dute, bi pertsona hauek oso garrantzitsuak izan bait ziren bai suhiltzaileek eta baita udaltzainek ere izandako suteen eta beste hainbat gertakizun larrien inguruko ikerketarako formakuntzan, eta bestalde, pertsonalki adibide izan bait ziren ahalegin, laguntasun eta eguneroko hobekuntzan.
Richard Oribe Joxe Mari Korta eraikinean izan da bere entrenatzaileak lagunduta, eta Nekane Burutaran Giza Baliabideetako, Ogasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkariaren eskutik jaso du saria.
Sari banaketan, gainera, Maider Ziganda izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazio eta Zerbitzuetako Zuzendaria; Miriam Castillo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaileen Burua eta Javier Casaña, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaileen ofiziala.
Hirugarren eguneko hitzaldiak
Gaurko hitzaldietan Osakidetzako ordezkariak izan dira nagusi. Arratsaldea Karlos Ibarguren-en hitzaldiarekin hasi da, UGSko arduraduna, eta Daniel Alonso, Osakidetzakoa larrialdietakoa, Ospitaletik kanpoko RCPaz mintzatu dena, eta konkretuki Euskal Autonomi Elkartean izandako emaitzetaz, eta leku publikoetan dauden desfibriladoreetaz, gomendio zientifikoekin eta legediaren egoerarekin.
Ondoren Juncal Fernández-ek hartu du hitza. Osakidetzako larrialdietako koordinatzaile den sendagile hau gazteengan izaten pozoinketez aritu da, eta Osakidetzako erizainen arduraduna den Isidro Medinak hitzegin du, adin txikikoek izaten dituzten alkohol pozoinketez aritu dena, eta Euskal Autonomi Elkartean dagoen eskarmentua eta gai horri aurre egiteko dauden bideak aztertu ditu.
Ondoren, Euskal Medikuntza Legaleko Arduraduna den Luis Querejeta Auzitegi-Medikuaren txanda izan da.
Agustí Ruiz, UABko Medizina Arloko Irakaslea, Mediku ikasketako Institutuko Kudeaketako Zuzendariak, bere hitzaldian “Larrialdi zerbitzuetan kalitatea eta formakuntza: denak balio al du?” gaia jorratu du.
Jardunaldia Vicent Pons i Frígola Arkitektu eta Ingeniari Industrialarekin amaitu da, eta haren ondoren Oscar R. Herrera, zientzia kimikoetan lizentziatua. Bere hitzaldia “Garaiera haundiko eraikinetan suteak: Dinamika eta egituraren portaera. Windsor eraikina” izenburuduna izan da. Jon Subijana Larrumbide, DYAko logistika taldeko arduraduna, jendea ebakuatzeko orduan izan beharreko logistikaz jardun da.
Honetaz gainera, 15:30etatik 17:00etara larrialdietara zuzendutako telebista zirkuitu itxi eta bideo tailerra egin da SONEXen eskutik.
Laugarren jardunaldiaren aurrerapena
Biharko jardunaldia Euskal-Nafar arkitektuen kolegioko Francisco Gastaminzaren hitzaldiarekin hasiko da. Bere hitzaldia “Haiti, larrialdia garapen iraunkorrerako aukera gisa” izenburuduna izan da. Ondoren Nafarroa Unibertsitateko Eraikuntza Eskolako Zuzendari Teknikoaren txanda izan da, Antonio Aretxabaletarena hain zuzen. Bere hitzaldia “Donostiaren metropoli guneari buruz eta errepikatzaile sismiko gune gisa duen eragina” izan da.
Ondoren, S21sec-eko Elyoenai Egozcue-ren txanda izan da, “Industri prozesuen arriskuak larrizko azpiegituretan: arazo teknologikoak eta antolakuntzarenak” hitzaldiarekin, eta bere ondoren Matías Garcíak hitzegingo du, Donostiako Suhiltzaileetako langilea, eta “Ibai uholdeen eskuliburua” izango du gai.
Eguneko azken hitzaldiak SRF Profesionalak eta INDA-AEROk emango dituzte, “Dronen erabilera aurkikuntza eta erreskate prozesuetan” eta Ainara Uriguen, Su Eskolako irakaslea, “Kearen portaera tuneletan. Adibide praktikoa” hitzaldiarekin.
Egun honetako tailerra Oianko Choperena-ren eskutik joango da, nork “Sare sozialak eta Komunikazioa” gaia jorratuko du.