Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldien hasera

  • Jardunaldiak Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak zabaldu ditu gaur, eta datorren ostirala, hilak 29rarte iraungo dute.
  • Kontxako Badian egin den itsas erreskate ariketa bat izan da inaugurazioaren ekitaldi nagusia.
  • Gaurko hitzaldietan arrisku eta larrialdien kudeaketan komunikazioarekin zerikusia duten gaiak jorratu dira.
  • Lehen hezkuntzako 5.garren eta 6.garren mailako ikasleek tailer teoriko-praktikoetan parte hartuko dute, suhiltzaileek aholkatuta.

 

Donostia, 2015eko maiatzaren 25a.- Gaur eman zaio hasera Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiei. Jardunaldiak aste honetan, astelehenetik ostiralera, EHU-UPVko Joxe Mari Korta eraikinean ospatuko dira.

Jardunaldien inaugurazio ekitaldia gaur goizean egin da Errege Elkarte Nautikoak Gu dantzalekuari utzitako instalakuntzetan, eta hiriko hainbat ordezkari bildu ditu, politikariak, erakundeetako ordezkariak, hirian dauden unibertsitateak (EHU-UPV, Nafarroa, Deusto eta Mondragón), Lanbide Ikastetxeak eta Zentro Teknologikoak, eta baita hizlariak eta arrisku eta larrialdietan adituak. Bertaratutakoek ikusi duten ekintzan erreskate itxura bat egin da, arriskuan zegoen itsasontzi batetako lau eskifaia-kideena hain zuzen. Kontxako Badian egin den ekintzan, ontzi bat irauli egin denaren itxura egin da, eta bertan zihoazen lau kideak erreskatatzeko lana egin behar izan dute Gurutze Gorriko, DYAko, Suhiltzaileetako eta Udaltzaingoko langileek. Han ikusi ahal izan da erreskateetan sartuta dauden erakunde desberdinen arteko koordinazioa.Simulacro1

Simulacro2Arratsaldez jardunaldien bizkar hezurra diren hitzaldiak hasi dira EHU-UPVren Ibaetako kanpuseko Joxe Mari Korta eraikinean. Hitzaldien irekiera Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak, egin du, Ana Arrieta, EHU-UPVko Gipuzkoako kanpuseko errektore ordearekin batera. Gaurko hitzaldiak arrisku eta larrialdien kudeaketan komunikazio lanak egiten dituzten langileen jarduerarekin zerikusia duten gaiak jorratu dira. Lehenengo hitzaldia Euskal Herriko Fiskal Gorenak eman du, Juan Calparsoro Damián-ek, eta segurtasun eta larrialdietan komunikazioaren arduraz jardun da. Honen ondoren Pedro Anitua Aldekoa jardun da, Euskal Herriko larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako arretaren zuzendaria, eta Ana López Loiarte, arrisku eta larrialdietan teknikaria. Biak larrialdietan ematen den komunikazioaz jardun dira.Alcalde

Ondoren, El Diario Vasco egunkariko “Al día” saileko burua den Juan María Velasco izan da hitzaldiekin jarraitzeko ardura hartu duena, eta komunikabide sozial baten ikuspuntutik larrialdi eta hondamendien buruzko komunikazioaz jadun da.Juan María Velasco

Atsedenaldiaren ondoren AZTI Tecnaliaren txanda izan da. Pedro Liria Loza “Kostaldean talka: aurkako kosta-gertakariak direla eta jakinarazpen sistema berria”z aritu da, eta eguneko azken hitzaldia Aitor Moreno Gerreroren kontura joan da, Vicomtech-IK4 zentru teknologikoko Ikertzaile Seniorra. Moreno jauna entrenatzeko erabiltzen diren alegiazko inguruneetan herri eta baso suteen hedatze eta itzaltzeaz jardun da.Pedro Liria

Bigarren jardunaldiaren aurrerapena

Jardunaldien bigarren eguna bihar goizean hasiko da eskola batetako umeekin. Lehen hezkuntzako 5.garren eta 6.garren mailako ikasle hauek hainbat jarduera eta itxurazko larrialdi egoerak biziko dituzte, suhiltzaileek gidatuta. Jarduera hauekin sute eta larrialdietan etxeko txikienek oinarrizko segurtasun arauak barneratu ditzaten lortu nahi du antolakuntzak.

Arratsaldean, erakustaldi eta itxurazko ekintzak hirugarren adineko pertsonekin egingo dira. Haiei etxean kontutan hartu beharreko ardurak gogoraraziko zaizkie.

Ariketa guzi hauek Joxe Mari Korta eraikinaren alboan jarri den Coca-Cola gunean egingo dira. Antolakuntzak gune hau egokitu du jarduera hauetako erabili dadin.General

Bestalde, hitzaldiak Marta Olazabal ikertzaile doktoreak hasiko ditu. Olazabal anderea BC3, Klima Aldaketari Buruzko Euskal Zentrotik dator, eta herri resilientziaz jardungo da, hondamendi baten ondoren gizarte bakoitzak egoera horri aurre egin eta buelta emateko duen ahalmenetik begiratuta. Haren ondoren, TECNUNeko industri antolakuntza saileko zuzendaria den José María Sarriegiren txanda izango da, bere doktore tesian aztertutako resilientziaz jardungo dena.

Antonio Aretxabalak gizarte bat hondamendi bati aurre egiten saiatzen denean gertatzen denaren arkitekto eta geologoen ikuspuntua eskeiniko du. Aretxabalak, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Teknikoaren Eraikuntza Goi Eskolako Zuzendari Teknikoa, bere hitzaldirako “kultura hondamendiei aurre hartu eta aurre egiteko tresnarik hoberena bezala” zenburua aukeratu du.

Biharko hurrengo hitzaldia Deusto Unibertsitateko Rosa Izquierdok emango du, eta larrialdietako esku-hartze psikologikoaz jardungo da. Azkenik, Iñigo Rodríguez Vidal eta Joseba Aranburu, Euskal-nafar arkitekto eskolakoak, sen onaren aurreko hustuketaz jardungo dira, “Safety” eta “Security” kontzeptuaz kontrajarriz.

This entry was posted in Uncategorized. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *