Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien bigarren eguna Tecnaliako Izaskun Jiménez-en eskutik hasi da gaur arratsaldean. INNOSEC proiektuari eta proiektua empresa publikoetan ezartzeari buruz hitzegin du, segurtasun enpresak autoebaluatu daitezen beren egunerokoa berritze aldera. Ondoren IK-4 Tekniker-eko Elektronika eta Komunikazio arloko José Miguel Landetak hartu du hitza, eta harekin batera Real Sociedadeko Zerbitzu Informatikoetako arduraduna den Vicente Serrulla, eta EVACUATE egitasmoari buruz aritu dira, larrialdien zerbitzura dagoen teknologia, eta lan hori Anoetako futbol zelaiaren kasuan nola aplikatu den azaldu dute. EVACUATE irteera bideak mantentzeko sistema bat da, bertan dagoen jendetza gidatzekoa, besteak beste.
Bi erakusketa hauen ondoren, txanda Tecnun-eko Antolakuntza Industrial Saileko irakasle den Ana Lauge-rena izan da. Bere saioa, “Krisiaren kudeaketa: inpaktoen analisia eta azpiegitura kritikoen betekizuna” izan da, eta ondoren Mapfre fundazioko Jesús Vicente Hernández-en momentua izan da, eta bere hitzaldian Arriskuen kudeaketari buruz jardun da, prebentzio-kultura bateruntz bideratu nahian.
Kafearen atsedenaldiaren ondoren, EHU/UPVko prebentzio saileko Iñigo Apellaniz-ek hartu du hitza. Honek EHU/UPVko emergentzi planetaz hitzegin du, eta Mikel Arrietak, berriz, larrialdietarako izan behar den itsas hezkuntzaz hitzegin du.
Tailerren kasuan, parte hartzaileek bi kasu ikusi ahal izan dituzte, 16:00etan “Garbiketan konponbide espezializatuak”, JMB Grupo taldeak emana, eta 18:00etan, “Hiru dimentsiotan inprimaketa”, Abar informática-ren eskutik.
Hirugarren jardunaldiaren aurrerapena, eta Ahalegin eta Berrikuntzaren saria ematea
Asteazkenerako, hilak 28, Osakidetzako Karlos Ibarguren, UGSko arduraduna, eta David Alonso, Osakidetzako Larrialdietakoa, Ospitaletik haratagoko RCPari buruz arituko dira, eta leku publikoetan desfibriladoreen erabileraz, eta gomendio zientifikoak eta gaur egun dagoen legediaz hitzegingo dute.
Ondoren Juncal Fernández arituko da, Osakidetzako sendagile koordinatzailea, eta gazteek jasandako pozoinketaz arituko da. Isidro Madina, Osakidetzako herizain arloko arduraduna, gazteek izandako alkohol pozoinketaz jardungo da, Euskal Autonomi Elkartean izandako eskarmentuaz eta arazo horri aurre egiteko moduaz.
Osakidetzako arduradunen ondoren, Auzitegi medikua den Luis Querejetaren txanda izango da, Patologia-ko IVMLko burua, eta David del Valle, Auzitegi medikua eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko Zuzendari Ordea.
Ondoren Agustí Ruiz-ek hartuko du hitza, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Medizina Arloko Irakaslea, Mediku Ikasketako Institutuko Kudeaketako Zuzendaria. Bere hitzaldiaren izenburua “Larrialdi zerbitzuetan formakuntza eta kalitatea. Denak balio al du?” izango da.
Atsedenaldiaren ondoren, aurtengo Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko jardunaldien momento garrantzitsuenetako bat iritsiko da. Richard Oribe-ri Ahalegin eta Berrikuntzaren saria emango zaio. Sari hau Donostiako Suhiltzaileen Sargentua zen Andoni Areizaga eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaileen Buruetako bat zen Juan Lasa-ren omenez izango da. Bi suhiltzaile hauek iaz zendu ziren.
Jardunaldia Vicent Pons i Frígola, arkitektu eta ingeniari industrialaren parte hartzearekin eta Oscar R. Herrera kimika zientzietan lizentziatuaren solasaldiarekin amaituko da, hauek “Altuera haundiko eraikinetan sutea: egituraren dinamika eta portaera. Windsor eraikina”, eta baita Jon Subijana Larrumbide-renarekin, DYAko logistika taldeko arduraduna, biztanleria ebakuatzeko logistikaz arituko dena.
Honetaz gain, asteazkenean telebista zirkuitu itxia eta larrialdietara aplikatutako bideo tailer bat ematea dago pentsatua, eta honen erabilera larrialdietan, SONEXen eskutik, 15:30etatik 17:00etara.