Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien laugarren eguna

  • GKEk egindako erizainen formakuntza, osasun sorospenean giza huts egiteak, eta suteen inguruko hainbat gai.
  • Kanpoko karpan kamera termikoaren erabileraren erakustaldia.
  • Hirugarren adineko parte hartzaileak, kanpoko karpan izan direnak, etxe barruan izan beharreko segurtasun neurri garrantzitsuenak barneratu dituzte.
  • Bihar, jardunaldien azken egunean, Teledonostiri “Patxi Sánchez” saria emango zaio.

Donostia, 2015eko maiatzaren 28a.- Hitzaldien laugarren eguna Nuria Sánchez-en txostenarekin hasi da. Sánchez “DYA irakaskuntza”tik etorri da,  eta bere hitzaldia trebatze planetaz izan da, konkretuki DYA bezalako Gobernuz Kanpoko Erakunde batek eginiko trebakuntzaz.Nuria Sánchez

Bigarren hitzaldia EHU-UPVko Donostiako Erizaintza Eskolako Javier Ortiz de Elguea-ren eskutik iritsi da, eta osasun-sorospenaren kontrako efektuaz, arrisku eta huts egiteetaz, kultura eta segurtasun klinikoaz aritu da, guzi hori “Huts egitea gizatiarra da” izenburupean.Javier Ortiz de Elguea

Sueskola ere Jardunaldietan izan da gaur, Ainara Urigüen-en eskutik. Urigüen-ek kamera termikoaren inguruko alderdiak erakutsi ditu, bai alde teorikotik eta baita praktikotik ere, izan ere bere hitzaldiaren ondoren, jardunaldira bertaratuak kanpoko gunera irten ahal izan dira, ariketa praktikoak egin ahal izateko egokitutako gunera, eta bertan kamera termikoaren erabilera ikusi ahal izan dute.Ainara Urigüen

Cámara TérmicaPablo Garmendia, jardunaldietako hurrengo partehartzailea, segurtasun eraginkorrean protokolo berrietaz jardun da, eta bere hitzaldia industria sukaldeetan sua itzaltzeko sistema finkoez izan da. Tecnaliako Teknologia Zerbitzuen Atalekoa den Garmendiak Ertzaintzaren txakur unitateari eman dio bidea. Hauek txakurretaz eta pertsonen erreskateetaz hitzegin dute.Pablo Garmendia

Bi txakur, Ken eta Daner, hitzaldiak iraun duen denboran bertan izan dira, unitatearen Komisario Buruarekin eta beraien gidekin.Ken Daner

Kanpoko karpa

Hitzaldiak ez dira izan eguneko jardun bakarra. Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean ezarri den gunean ez dira Sueskolaren kamera termikoarekin eguneko praktikak bakarrik egin, izan ere eskoletatik iritsitako umeak gaur ere bertan izan dira, goizero bezala. Lehen hezkuntzako 5.garren eta 6.garren mailako eskola umeek bere adinera egokitutako ariketa praktikoak egin ahal izan dituzte suhiltzaileek lagunduta, modu honetara arrisku eta larrialdi egoerekin ohitzen joan daitezen, eta noizbait egoera horiek suertatzen badira, haiei erantzuten jakin dezaten.

Arratsaldean, gune berdinean, etxeko nagusienei zuzendutako ariketak egin dira. Etxe barruan nola ibili erakusten jardun dira hirugarren adineko gizon eta emakumeei, modu honetara etorkizun batetan jazo daitezkeen ezusteak gutxitu nahian.

Azken egunaren aurrerapena

Bihar emango dira amaitutzat aurtengoz IX.garren jardunaldiak. Beste behin momentu zirraragarriak biziko dira “Patxi Sánchez” saria ematearekin. Saria aurten Teledonostiri emango zaio: modu honetara antolakuntzak Donostiako telebista kateak azkenaldian Gipuzkoan izan diren uholde eta denboraleetan emandako estaldura ezin hobea goraipatu nahi izan du, eta Gipuzkoan izaten diren larrialdien inguruan ematen duten informazioa eta berri horiei emandako zabalkundea ere azpimarratu nahi izan du.

Sari ematea ez da izango eguneko ekitaldi bakarra, noski. Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean txikienei eta helduenei zuzendutako eguneroko ariketetaz gainera, barneko entzunaretoa Jesús Mendizábal erreskate helikopteroen pilotu eta COPAC-HKPEOko (Hegazkigintza Komertzialeko Pilotuen Eskola Ofizialeko) helikopteroen bokalaren hitzaldiaren lekuko izango da, eta bertan helikopteroa laguntza tresna bezala defendatuko da.

Vicent Pons i Grau, eguneko bigarren hizlaria, Industria Ingeniari Doktorea, Sarriàko Institutu Kimikoko Ingeniari Kimikoa eta Auzitegi-ingeniaritzako bulego teknikokoa, Windsor dorrearen suteari buruz eta gertakari haren ikerketaren historiaz jardungo da, jazoeraren hamargarren urteurrenean.

Azken egunaren atsedenaldia baino lehen Donostiako Udaletxeko Osasun Publikoko Zerbituaren eta Animalien Ongizatearen arduraduna den José Manuel Etxanizen txanda izango da, anisakisari buruzko bere txostena ezagutzera emanez. Ondoren jardunaldien azken hitzaldia izango da Larrialdietako teknikaria, Govern de les Illes Balears Unitate Operatiboko Eivissa-Formentera barrutiko koordinatzailea eta Espainiako Suaren Kontrako Borrokaren (ASELF)ren Presidentea den Pablo Gárriz Galván-en eskutik, larrialdietan planifikazio modularraz arituko dena.

Azken hitzaldiaren ondoren, aipatutako “Patxi Sánchez” saria emango zaio Teledonostiri, eta ondoren Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak amaitutzat emango dira.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *