Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldiek gai horretan adituak biltzen ditu Donostian

  • Jardunaldiak maiatzaren 25etik 29ra ospatuko dira EHU-UPVren Joxe Mari Korta eraikinean.
  • Bederatzigarren jardunaldietan on-line hedapena eta internazionalizazioaren aldeko apostua izango dira berrikuntzak.
  • Lehen hezkuntzako 5.garren eta 6.garren mailako ikasleei zuzendutako tailerrak antolatu dira, eta baita hirugarren adinekoentzat ere, larrialdi zerbitzuetako adituek emanak.
  • Jardunaldien inaugurazio moduan salbamendu eta erreskate praktika bat egingo da Kontxako Badian.


Donostia, 2015eko maiatzaren 20a.- Urtero bezala, aurten ere, maiatzaren 25etik 29ra Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldiak ospatuko dira Donostiako hirian, EHU-UPVren Joxe Mari Korta eraikinean.

Jardunaldiak Donostiako Udaletxeak, EHU-UPV Euskal Herriko Unibertsitateak eta MARSHek antolatuak dira, eta horietaz gainera, Nafarroako, Mondragón eta Deusto Unibertsitateen laguntza jasotzen dute, eta gaiari buruzko Europa mailako aditu onenetako batzuk bilduko dira bertan. Haiek, txosten eta erakustaldien bidez, arrisku eta larrialdi egoeretan nola erantzun erakutsiko dute. Bertaratutako eta txostengileen artean, suhiltzaileak, segurtasun arduradunak, teknikariak, erizainak, ikertzaileak, eta orokorrean larrialdien kudeaketan sartuak dauden pertsonak izango dira.

Jardunaldien bederatzigarren edizioan on-line komunikabide eta sare sozialeen aldeko apostua egin nahi izan da, horrela hitzaldiei zabalkunde gehiago eman nahian. Horretarako, https://gerenciariesgosyemergencias.eu web orria erabiliko da, jardunaldien informazio guziarekin; arrisku eta larrialdiekin zerikusia duten gaiak batzen dituen blog batekin; hitzaldi guzien streaming bidezko emisioarekin, horrela eraikineko aretoak onartzen dituen egun bakoitzeko 100 pertsona baino gehiagoko zabalkundea izan dezan. Horretaz gainera, Facebook, Twitter eta Youtuben ere badaude jardunaldiak. Android gailuak dituztenek “Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldiak” app berria jeitsi ahal izango dute. Bertan programa osoa izango dute, jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera, eta sare sozialetara sarbidea.

Guzti honetaz gainera, aurten jardunaldiek internazionalizaziorako pausua eman nahi izan dute, eta horretarako haien informazioa ingelesera, frantsesera, japonierara, txinerara, suedierara, arabiarrera, errusierara eta euskarara itzuli dute, eta sare sozialeetan hitzaldien alde nabarmenenetaz informatuko da. Guzi honen helburua Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldiek gure mugak gainditu ditzaten, eta modu honetara beste herrialde batzuetako adituek hemengo lana nola egiten den ezagutu dezaten da, horrela etorkizunean sinergiak eman daitezen, eta ezagutza horiek partekatu daitezen.

Hala ere, bederatzigarren jardunaldiek dakarten berrikuntza nagusia eskola ume eta hirugarren adinekoek parte hartu dezaten sortu den kanpoko karpa da. Karpa hau arrisku eta larrialdiei aurrea hartzeari dago eskeinia.

Donostiako hainbat ikastetxeetako DBHko bostgarren eta seigarren mailako ikasleak larrialdi zerbitzuetan aditutako teknikariek emandako tailer teoriko/praktikoetan parte hartuko dute. Lau tailer antolatu dira : Lehenengoak 112 SOS DEIAKen lana ezagutzera ematea du helburu. Zer den –zertarako balio duen- zer gertatzen den dei bat jasotzen denean, bigarrena “Bide segurtasun”az, hirugarren tailerra “Instalakuntza elektrikoak: funtzionamendua –arriskuak- nola erabili”, eta amaitzeko, laugarren tailerra, “Kea leku itxietan: zer egin behar da – zer ez da egin behar – Nola mugitu etxe barruan”. Praktika hau tunel baten antzeko leku batetan egingo da. Ikasleek leku hori zeharkatu beharko dute suhiltzaileen laguntza eta oharrak jarraituz.

Pertsona nagusien jarduerei dagokionez, haien txanda arratsaldeetan izango da, eta karparen lekua etxe barruan jazo daitezkeen istripuen prebentzioari buruzko solasaldientzako izango da: kea detektatzeko tresnak, haien instalakuntza eta erabilera, etxeko instalakuntzak behar duten mantenimentua, bai elektrikoak eta baita gasarenak: gomak, mahukak, konexioak, materiale aldaketak.

Gainera, jarduera guzi hauen osagarri bezala, bertaratutakoek han ikusi ahal izango dituzte UMEk (Larrialdietako Armadako Unitatea) ekarritako bi deskontaminazio ibilgailu, arrisku kimiko eta bakteriologikoentzako erabiliak. Ibilgailu hauek karpen alboko lekuan egongo dira.

Jardunaldiak inauguratzeko salbamendu eta erreskate ariketa

Jardunaldien inaugurazioa maiatzaren 25ean goizeko 11.30tan izango da, Kontxako Badian. Inaugurazio honen ekitaldi nagusia itsasoan emango den salbamendu eta erreskate ariketa praktiko bat izango da. Bertan, Gurutze Gorri, Donostiako Suhiltzaile eta DYAko kideek larrialdi egoera batetan dagoen itsasontzi batetako eskifaia erreskatatzeko praktika egingo dute.

Donostiako Real Club Náutico-ak,, badiaren aurrean duen ikuspegi ezin hobea aprobetxatuz, jardunaldien antolatzaileei instalakuntzak utzi dizkie, Gu dantzalekuari dagokion zatia hain zuzen, eta bertan bilduko dira jardunaldien antolakuntzan parte hartzen duten erakundeen ordezkariak (unibertsitateak, lanbide eskolak, teknologia zentroak, administrazio publikoko ordezkariak, eta baita ere txostengileak eta Arrisku eta Larrialdi gaietan adituak). Bertan ariketa praktikoa ikusi ahal izango dute, eta ondoren Gu-k eskeinitako janaurrekoa dastatu ahal izango dute. Hiritarrek, gainera, ariketa badiaren puntu desberdinetatik ikusi ahal izango dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *