Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien laugarren eguna

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko Jardunaldien laugarren eguna Euskal-Nafar arkitektuen kolegioko Francisco Gastaminzaren hitzaldiarekin hasi da. Bere hitzaldia “Haiti, larrialdia garapen iraunkorrerako aukera gisa” izenburuduna izan da.Haití-ren kasuan, eraikinen %40a lurrikarak izateko arriskuan zeuden lekuetan eraikita zeuden, eta horrek 1,5 milioi pertsona bere bizilekutik irtetera behartu zituen. Hala eta guztiz ere, herriak ez dauka antolatutako alarma sistema bat.

Ondoren Nafarroa Unibertsitateko Eraikuntza Eskolako Zuzendari Teknikoaren txanda izan da, Antonio Aretxabaletarena hain zuzen. Bere hitzaldia “Donostiaren metropoli guneari buruz eta errepikatzaile sismiko gune gisa duen eragina” izan da. Nahiz eta Donostia ez den arrisku sismiko nabarmenen leku bat, urrun sortzen diren lurrikarei dagokienez portaera berezi bat du, mugimendu haiek errepikatuz.

Azken urteotan eman diren lurrikarak veste lurrikara batzuen erantzun bezala sortu izan dira, Iruñea, Turruncún, Arette, Verdún eta Zangotza, kasu.

Ondoren, S21sec-eko Elyoenai Egozcue-ren txanda izan da, “Industri prozesuen arriskuak larrizko azpiegituretan: arazo teknologikoak eta antolakuntzarenak” hitzaldiarekin, eta bere ondoren Matías Garcíak hitz egin du, Donostiako Suhiltzaileetako langilea, eta “Ibai uholdeen eskuliburua” izan du gai.

Eguneko azken hitzaldiak SRF Profesionalak eta INDA-AEROk eman dituzte, “Dronen erabilera aurkikuntza eta erreskate prozesuetan” eta Ainara Uriguen, Su Eskolako irakaslea, “Kearen portaera tuneletan. Adibide praktikoa” hitzaldiarekin.

Eguneko azken hitzaldia Oianko Choperenak eman du, eta sare sozialeen inguruan hitzegin du.

Bosgarren eguneko hitzaldiak. Jardunaldien amaiera

Ostiralean, hilak 30, jardunaldiak irekitzeko lana Oscar Llovet Jiménez-ek izango du. Andorrako suhiltzaile honek ikerketa eta prebentzio lana egiten du, eta bere hitzaldian suteen ikerketaz hitzegingo du, ikerketa hauek suhiltzaileen ikuspegitik begiratuz.

Eguneko bigarren hitzaldia Aselfeko presidente den Pablo Garriz Galvan jaunak emango du. Larrialdietan teknikaria da Garriz jauna, eta Illes Balears-eko gobernuaren koordinatzailea da Eivissa eta Formentera uharteetan. Ekitaldien kudeaketaz mintzatuko da, eta administrazioaren eta administraziorako eraginaz.

Egunaren hirugarren hizlaria Vicens Pons i Grau izango da, Sarrià institutu kimikoko ingeniari kimikoa, ingeniaritza forenseko bulego teknikokoa. Ingeniaritza kimikoak eragindako sute industrialak aztertuko ditu.

Atsedenaldiaren ondoren UME BIEM IV-ko buru den ofiziala izango da hitzaldian, eta III mailako Luño 114 simulakroaren ondorioak aztertuko ditu.

Eguneko tailerra Ikastxakur-eko Angel Rodríguez Larratek emango du, eta txakurren unitateek suaren azeleragailuak aurkitzeko eta suteak ikertzeko ematen duten laguntza erakutsiko du.

“Patxi Sánchez” saria

Jardunaldien azken hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko kontseilariordea den Josu Zubiaga jaunaren eskutik iritsiko da.

Azkenik, aurtengo azken ekitaldi modura, Patxi Sánchez saria emango da, urtero bezala. Aurtengo saritua 112-SOS deiak izango da, eta saria Jaurlaritzako Segurtasun Kontseilariordeak jasoko du.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Marque como favorito el Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *