Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldien VIII. edizioren inaugurazioa

  • Jardunaldiak maiatzaren 26tik 30era iraungo dute, EHU/UPVren Joxe Mari Korta eraikinean.
  • Hitzaldi eta tailerretan arrisku eta larrialdietan adituek parte hartuko dute.

Datorren astelehenean, maiatzak 26, Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldien VIII. edizioari hasera emango zaio. Jardunaldi hauek urtero Donostiako Udaletxeak antolatzen ditu Udaltzaingo, Donostiako Suhiltzaile, Marsh eta EHU/UPVrekin elkarlanean, eta  arrisku eta larrialdietako hainbat aditu bilduko ditu.

Egun hauetan zehar, parte hartzaileek arrisku eta larrialdietan adituak diren hainbat personek eskeinitako hitzaldietara joan ahal izango dute, eta aldi berean Joxe Mari Korta eraikinaren kanpokaldean jarriko den karparen barrenean antolatuko diren tailerretan parte hartu ahal izango dute, non mota honetako egoerei erantzuna emateko dauden teknika eta baliabide teknologikoei buruzko erakustaldiak ikusi ahal izango dituzte.

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldien VIII. edizioak oso egitarau oparoa du, eta gai asko jorratuko dira, hala nola larrialdietan sortutako kalteak, seguru etxeen kalte-ordainketak, suteek eragindako kalteak eta hura sortu duten zergatien ikerketa, errepide istripuen arazoa, adin txikikoen artean alkohol kontsumoa, edo arriskuen kudeaketaren inguruan sortu daitekeen edozein aspektu.

Jardunaldiak doakoak dira eta arrisku eta larrialdien kudeaketarekin harremana duen edozein pertsonei zuzenduak daude. Jardunaldien xede nagusia partehartzaileek ikastea eta beren lanean hobetzea da, jakinduria hori aldi berean gizartearen onerako izan dadin.

Aurten, berrikuntza moduan, jardunaldiak streaming bitartez jarraitu ahal izango dira, bai erdaraz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez Facebook-en profilen bitartez: Jornadas de Gerencia de Riesgos y Emergencias,;Twitter bitartez, @Riesgo_Emergenc eta #griesgose traolaren bitartez, eta baita Youtubeko GerenciasRiesgos kanalaren bitartez.

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketa, azken 8 urteetan hasiz joan diren jardunaldiak

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldiak orain dela 8 urte sortu ziren Ikuskapen Saileko Donostiako udaltzainak trebatzeko, sute, istripu larri eta abarren inguruko ikerketak egitearen ardura duten udaltzainak bait dira haiek. Ondorengo urteetan, suhiltzaileak, larrialdietan barne diren Donostiako udaletxeko langileak, beste udaletxe batzuetako langileak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundikoak edo Eusko Jaurlaritzakoak ere gehitu ziren, eta urtez urte jardunaldiei batzen zaizkien erakunde publiko eta pribatuak gehiago dira.

EHU/UPV antolakuntzari batzea oso garrantzitsua izan zen polizia zientifikoarekin bat egiten duten ikerketa lanagatik. Gainera, euskal unibertsitatearen parte hartze honek jardunaldien egoitza Morlans-etik Joxe Mari Korta eraikinera eraman zuen, eta bertan 90 pertsonentzako edukiera duen gelan hasi ziren ospatzen jardunaldiak. Aldi berean, karpa bat prestatu zen, bertan ezagutzen emanaldiak eman zitezen, eta leku horretan gaur egun tailerrak eta erakustaldiak egiten dira.

Jardunaldien inaugurazioa

Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldien VIII. edizioa maiatzaren 26an arratsaldeko 15:30tan hasiko da. Inaugurazioan Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea, Ana Arrieta, EHU/UPVko Gipuzkoako Kanpusaren errektoreordea, eta Fernando Larrañaga eta Josu García izango dira, Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldien koordinatzailea eta zuzendari teknikoa, hurrenez hurren.

Eguneko lehen hitzaldia Ignacio José Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren Lehendakariak emana izango da. Bere hitzaldia sute delituen analisiaren inguruan izango da: frogakuntza, zigor arloko erantzunkizuna eta kaltetuak. Bere ondoren Pedro Anitua Aldekoaren txanda izango da, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria. Honek Meteorología–gertakari ezegokien erakusketa egingo du: Itxaso-kostaldeko arriskuak, eta hauen kudeaketa.

Atsedenaldiaren ondoren, Juan B. Etxeberriaren txanda izango da, Nafarroako Unibertsitatearen Arkitektura Eskolako Irakaslea dena. Honen hitzaldia Arriskua eta eraikuntza: agenteak trebakuntzaren bitartez murgilduz. Jardunaldia EHU/UPVko Zuzenbide eta Kriminologia Fakultateko Virginia Mayordomo eta Ana Isabel Pérez Machio-ren parte hartzearekin amaituko da. Haien hitzaldia ustiapen sexualeko eta laboraleko helburu duten pertsonen salerosketaren inguruan joango da, horren inguruko ñabardura penal eta biktimologikoak aztertuz.

Bien bitartean, parte hartzaileak kanpokaldeko karpan izango den «Garbiketa monoeskuilak» tailerrera joan ahal izango dira. Erakustaldi hau JMB Grupo taldeak emango du 18:00tatik 19:30tara.

 

Argibide gehiago:

Leire Cortadi
Telefonoa: 619 19 60 61
E-posta: riesgosyemergencias@gmail.com

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Marque como favorito el Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *