Osasun arloko eta larrialdietako profesionalek gero eta eraso gehiago jasaten dituztela ohartarazi dute adituek

Arriskuen eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko XIII. Jardunaldietan parte hartu duten adituek osasun arloko langileek gero eta eraso gehiago jasaten dituztela azpimarratu dute gaur. Maiatzaren 28an eta 29an gauzatuko diren jardunaldiek egoitza berria dute aurtengoan, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa.

DYA Gipuzkoako gerente Iñaki Rodrigalvarezek gizartean eta lan-arloan ematen den indarkeria gaitzat zuen mahai-inguruan hartu du parte, eta larrialdietako profesionalek gero eta egoera arriskutsuagoei aurre egiten dietela nabarmendu du, erasoak jasaten baitituzte lanean daudenean nahiz eremu pribatuan. Jokabide aldaketa horren inguruko hausnarketa egin du, eta prebentzioaren aldeko apustua beharrezkoa dela gaineratu du, baita kasu guztiak salatzea ere. Horrela, profesional hauen babesgabetasuna azpimarratu beharko litzakeela gehitu du.

Era berean, osasun arloko eta larrialdietako profesionalek gero eta eraso gehiago jasotzen dituztela baieztatu du eta, kausa posibleen artean, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta balore eskala ezberdina duten kulturen elkarbizitza aipatu ditu, besteak beste. Nazioarteko datuez gain, Osakidetzako azken datuek Euskadin ere hazten ari den arazoa da. Izan ere, euskal osasun zerbitzuak 629 eraso-jakinarazpen erregistratu zituen iaz, horietatik %24 kalte fisikoak eragindako erasoak ziren. 

Bestalde, Gipuzkoako Medikuntza Legaleko Institutuko ordezkari David del Vallek hirian ematen diren erasoak aztertu ditu bi egora nagusitan: askatasun sexualaren aurkako erasoak eta gazteen arteko borrokak. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko aholkulari juridiko Jon Pellejerok, aldiz, eraso fisiko edo ahozko eraso baten aurrean eman beharreko pausoak azaldu ditu.

Egunean zehar beste mahai-inguruak burutu dira. Lehenengoan, Osakidetzako Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideetako arduradun Fernando Garciak eta Ikastola federazioaren auto-babes tekniko Hilario Seiek auto-babes diseinu bat eta aurreikus daitekeen gailu baten diseinua aztertu dute, eta arrisku-simulakroak egitearen garrantzia nabarmendu dute.

Lehen jardunaldiaren hirugarren zatiak eraldaketa digitala eta larrialdien kudeaketa jorratu ditu. Global Omnium enpresako zuzendari Juan Luis Pozok, Goaigua enpresako berrikuntza zuzendari Jaime Barbak eta Talentumeko zuzendari Antonio Vicentek teknologiak larrialdietako ekipoak hobetzeko duen gaitasunari buruz hausnartu dute. Datuen analisia, errealitate handitua eta machine learning moduko teknologiek aurrerapen handiak ekar ditzakete era egokian aplikatuz gero, baina zoritxarrez baliabideak falta zaizkigu.

Azkenik, gaurko jardunaldia lan eremuan burutzen diren prebentzio planetako erantzukizun zibila eta penala aztertu da azken mahai-inguruan. Bertan egon dira Ingenieroseko zuzendari José María Dorronsoro, Arktelierreko arkitekto Estanislao Fernandez eta Syner enpresako fundatzaile Bernardo Sebastián. Parte hartzaileek enpresak erantzukizun zibilak eta penalak saihesteko nahiz istripu kopurua murrizteko zuzendaritza taldearekin kontzientziazio lana egin behar dela nabarmendu dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *